XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

D. JOSE BERRUEZO RAMIREZ Nafarra jaiotzez, donostiarra hiritartasunez eta gipuzkoarra profesioz, idazle polifazetikoa izan zen, kazetari fina eta Diputatu Nagusi honen lerrotxoon zioa dena Gipuzkoako Diputazio txit Garaiko Artxibaria.

Horretarako dei egindako lehiaketa baten bertutez, Tolosako Artxibo Probintzialeko Artxibari-kargurako izendatu zuen Diputazioko Plenoaren 1954eko urriaren 11ko akordioz, eta hurrengo azaroaren 12an hartu zuen kargua jabetzan.

Egun horretatik aurrera, eta harik eta 1978ko azaroaren 29an jubilatu zen arte, etenik gabe prestatu zituen bere zerbitzuak.

1967ko irailaren 30etik 1968ko irailaren 28rarte izan ezik, borondatezko eszedentzi egoeran egon zen eta epealdi horretan.

Tolosako Artxiboak izan zuen, eta ez gutxi, bere ikerlanen berri, iraganean sakonduz gure arbasoen historia bizitasun eta interesez betearen ikertzaleei zerbitzatzeko.

Pertsona asko izan ziren Ikerketaren alorrean berak gidatu zituenak.

Bere ikerlan eskerga horren seinaleetako bat Historia del Archivo General de Guipúzcoa lana dugu, Diputazio txit Garaiak 1953ko urtean argitaratua.

Berak azaltzen digu zein diren liburuaren edukina eta helburua, bere lumaren zaulitasun bereziarekin: Eskuartean darabildan histori lan baterako Batzarre Nagusien Erregistroetan datu-bila nenbilela, Gipuzkoako Artxiboari buruzko hainbat akordio idoro nituen, non halako ardura txalogarri bat frogatzen bait da Probintziaren bizitzaren konstantzia idatzia jasotzen zuten paper zaharrez.

Akordio horien antzinatasunak eta beren mendetan zeharko errepikapenak, gipuzkoar handizkiek dokumentu-gordailu hori kontserbatu, antolatu eta zaintzeko izan zuten interes zahar eta etengabearen berri ematen zuten noski.